XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Larraitzek izan ote zuen aurretik beste zitarik?
Ez dut uste.
Eta hala ere, zelako erraztasunarekin esan zuen!
Ordua eta lekua ere berak jarri zituen: zentro aldeko kafetegi batean, arratsaldeko zortzietan, pianoko klasetik ordu horretan ateratzen baitzen.
Arratsalde osoa Larraitz burutik kendu ezinik pasa nuen, hartaz pentsatzen eta pentsatzen.
Ez zen batere itusia, hori ez; aukeran formalegia, gauza guztietan horren txintxo eta esanekoa.
Jazkeran ere serio samarra, baina tira, horrek ez zuen batere garrantzirik.
Nahiko jatorra zen gainera, eta nortasun handikoa, Txintxetarekiko arazoan erakutsi zuenez; izan ere, erraza da azterketen aurrean greba egitea gainditzeko aukera gutxi duzunean, baina beti 9-10 ateratzen ohituta bazaude...
Hori ere arazoa izan zitekeen gu biok
Dena dela, ikusteko zegoen gu bion artean beste
Oraingoz, kafetegian elkartzekotan geratu ginen Patxi Zuriren mehatxuez hitz egiteko.
Eta bizkor joan behar gainera, horrenbeste